XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORIXE I.1. Eskuetan duzu, irakurle, euskaraz idatzi diren elkarrizketa didaktiko bakanen artean (1) Ez ditut bistan da kontuan sartzen betidanik hain ardurako izan ditugun kristau dotrina, katixima eta ikasbideen itzulpenak biziena eta ugariena, huntaz eta hartaz anitz hizketaldiz oratua, zeru-lurretakoez luze adina zabal mintzo baitira hemen Nikola eta Denuxi anai-arreba sabelkideak, berrogeitaka urteren buruan, sorterritik urrun, berriro elkarrengana biltzen diren aldian.

Osagai zeru-lurtarren mataza, liburu honetako irakaspenek eta gure gizonaren izateak berak eskatzen duten bezala, zeharo askatu gabe, zerbait esatea dagokigu anaia solas-gidari eta idazlearen gainean, (2) Orixeren bizitzako gorabehera nagusiak eta haiei dagozkien mugak eta datak Orixe (Omenaldi) (Donostia, 1965) liburuan haren iloba J. M. Aranalde jaunak ematen dituen berrietarik hartuak dira. Beste zenbait jakingarritarako, ikus ditzake irakurleak liburu honen azkenean paratu ditugun Oharrak eta argibideak, kontuan izanik horretarako testuan barrena ageri diren izartxoek (*) hara joerazten dutela gogoan izanik, horretarako, liburuan bertan eta bestetan bere buruagatik esaten dituen gauza frankok haren biografian aski argi egin lezaketela.

2. Nikolas (edo Mikolas, euskaldunago Nikola) Ormaetxea Pellejero, bada, Juan Bautista eta Mañaziren semea, Orexan (Orixen) sortzen da, 1888ko abenduan, Martin eta Denuxi sabel-etsaien (3) dio Nikolaren haurgai-denborako oroitzapenak, liburu honetako I atalean ondoren zegokion hirugarren txandan; berehala ordea, handik hilabete batzuetara, hurrengo urteko martxoan, Uitzira eramaten dute haztera, hango Errekalde baserriko Arroxa Aristimuño inudearenera, (...).